Normaltasun barriko jarduetarako jarraibideak (1)

Euskadiko Autonomia Erkidegoa sartu dan “normaltasun barriaren” eremuan, leku publiko eta pribatu guztiek sartu daiteken jente-kopurua kontrolatu egin behar dabe, lekuak garbitu eta desinfektatu, eskuak garbitzeko bideak jarri eta lagun arteko segurtasun-tarteari eutsi.  Indarrean dan arautegia eta Bilboko Gotzainaren 2020-06-19ko Aginduaren bitartez gure Eleizbarrutirako beren-beregi aurkeztutako xedapenak kontuan hartuta, GALDERA ETA ERANTZUNEN VEDEMECUM hau aurkezten dogu eguneratuta, jarraibideak emoteko eta sortu daitekezan zalantzak argitzeko.

1.- Lekuak atondu

Bai, garbiketa egin behar dogu. Desinfektatzea, azken aste bietan leku horretan kutsatutako pertsonaren bat egon bada izango da ezinbestekoa.

Bai, baina denpora nahiko itziz ospakizunen arteko ezinbesteko garbitasun eta desinfekzinorako.

Bai, ospakizun bakotxaren ostean, okupatutako banku eta lurzorua garbitu.

  • Baldosa edo marmoldun lurzoru modernoak ur eta xaboiz, edo ur eta lixibaz –osasun-arloko agintariek gomendatzen dabenez, %0,5a gainditu barik-, garbitu daitekez
  • Antzinako edota egurrezko zoladuretarako, xaboi neutroa erabili (ez lixibarik, ezta zoru-garbitzaile arruntik ere). Xaboia, desinfektatzaile ona da Covid-19ari aurre egiteko. Egokiena, garbitu, minutu batez eragina egiten itzi eta, ostean, xaboia uraz kentzea da. Ez daitela putzurik egin.
  • Metalezko gainazal edo kristal modernoentan, xaboi neutroa uraz nahastatuta lainoztatu, minutu batez eragina egiten itzi eta ondoren hondarrak oihal batez edo uretan bustitako paperaz kendu.
  • Kultura ondasun ez diran egurrezko altzari, banku eta ateetan, ura eta xaboi neutroa (alkoholik eta lixibarik ez) erabili.
  • Gauza liturgiko modernoak ‘etanol %70’ produktuaz, edo ur eta xaboiaz, garbitu daitekez, trapu batez ondo lehortuz.
  • Desinfektatzeko, beti produktu homologatuak erabili, ondarearen balio artistiko eta kulturala kontuan hartuz. Eskulturak, koadroak, erretaulak, erretaulen mahaiak, ehun urtetik gorako urregintzazko piezak, ez ikutzea da onena eta, zeozer egin ezkero, ez sekula erabili lixibarik, sodarik, amoniakorik, alkoholik edo garbigarri industrialik.
  •  

2.- Pertsonak kokatu

Bai. guztira sartzen diranen %75a sartuko da. Holan izango da araudi barria kaleratu arte.

Bai. Uneoro jenteak non egon daiteken eta non ez jakin daian.

Gitxienez, metro eta erdi egongo da lagun biren artean, kasu horretan maskara derrigorrezkoa dala eta guztira sartzen diranen %75a baino ez dala sartuko kontuan hartuta.

Ez, egurrezkoak badira. Hobe da paper moduko zinta itsasgarria erabiltea.

 Bai. Baina ezinbestekoa da erabili ondoren desinfektatzea.

3.- Prebentzino-neurriak ospakizunetan

Bai. Eleizaren sarreran, jenteak sartzean eta urtetean erabili daian.

Ez da derrigorrezkoa

Erabilera ezinbestekoa da pertsonen artean 1,5 metroko tartea bermatu ezin danean (bai bankuetan, bai sarrera-urteeretan eta bai jaunartzerako ilaretan be).

Guztiz gomendagarria da maskararen erabilera ospakizunean parte hartzen daben guztientzat, irakurri edo berba egin behar dabenentzat eta, etxe berean bizi izanda, banku berean jarrita dagozanentzat izan ezik.

Batek baino gehiagok erabili behar baditu ez da gomendagarria.

Bai, pertsonen artean 1,5 metroko tartea gordetzen bada eta indarrean dagozan osasun-arauak beteten badira. Ahal bada, abeslari bakarra, bakarkako ahots bat edo beste eta musika-tresna bakarra gomendatzen da.

Ez. Jaunartzeko unea isilik egitea gomendatzen da.

Ez. Jaunartzeko banan-banako alkarrizketa (“Kristoren Gorputza”. “Amen”), alkartean egingo da “Jauna, ni ez naz inor…” erantzunaren ostean eta Eukaristia isilik banatuko da.

Bai. Komuninoa banatu aurretik eta ostetik, abade ospatzaileak eta gainerako ministroek eskuak desinfektatuko dabez.

Hobe da eskularru barik, baina norbait eskularruekin hurreratzen bada, kentzeko ez eskatu.

Beste keinuren bat egitea gomendatzen da, pertsonen arteko kontaktua saihestuz.

Urteeran jartea gomendatzen da, balizko dohaintzak jasoteko. Dirua batzeko ohiko uneari eutsi gura bajako, kontu handiz egin eta saskia eskuz esku ez daitela pasatu. Ezinbesteko garbitasun-neurriak hartuko dira edozein kutsatze saihesteko.

Bai. Saskitik dirua jasoten daben pertsonek maskara eta eskularruak erabiliko dabez, dirua jasotean eta zenbatzean. Kontu handiz ibili eskularruak kentzerakoan eta, kasu guztietan, nahitaezkoa da eskuak desinfektatzea txanponekin ibili ondoren

4.- Entierro eta hiletei buruz

Bai, beti be onartu beharreko jente-kopuruari, %75ari, eta kultu publikoari ezarri dakikeozan gainerako baldintzei lotutako araudia betez. Lagun arteko tartea gordetea eta kontaktu fisikoa dakarren keinuak saihestea ezinbestekoa dala nabarmendu.

Bai. Osasun Kontseilaritzaren 2020.eko ekainaren 18ko Aginduan jasoten danez, beilak era guztietako lokal publiko edo tpibatuetan egin daitekez, une bakotxean gehienez 65 lagun batuko diralarik kanpoan eta 30 lagun leku itxietan.

Hildako pertsonaren ehorzketan edo errausketaren aurreko agurrean parte hartuko dauan segizioa gehienez, senide eta lagun, 75 lagunekoa izango da, bizikide izan ala ez eta horreez gainera, dagokionean, kulturako ministroa edo hildakoari dagokion sinismenea hileta-ohikuneak egitea dagokion pertsona izango da. Dana dala, osasun arloko agintariek COVID-19aren prebentzinorako ezarritako segurtasun-neurriak errespetatu beharko dira, hau da, metro eta erdiko gitxieneko segurtasun tartea gorde, eskuak garbitu eta arnas-etiketa. 

Hilkutxa ehorztetxeko teknikoek ikutuko dabe bakarrik. Senide eta gainerako partaideek ez dabe ikutuko.

5.- Sakramentuak emoteari buruz

Bai, aforoaren araudia, kultu publikoari ezartzeko gainerako baldintza eta Espainiako Gotzainen Batzarreko Batzorde Eragilearen 2020.eko maiatzaren 11ko oharrean gomendatutako berariazko arauak errespetatuz.

Bai. Egokiena leku zabala aukeratzea da, gizarte tartea gordeteko eta konfidentzialtasunari eusteko. Nahitaezkoa da maskarak erabiltea eta eskuak desinfektatzea, bai fededunen aldetik eta bai autor-entzulearen aldetik be, lagun arteko metro eta erdiko tartea gorde ezin danean. Gainazalik ez ikutzea gomendatzen da eta adiskidetzearen sakramentuaren egoitza sarri garbitzea.

Bai. Ohikune laburrarekin eta garbitasun neurriak muturreraino eroanda, ontzia erabiliz bateo-ura hara jausi daiten eta ez bataiarrira (hutsik egongo da bateoa emon ondoren). Olioaz igurzteko, erabilera bakarreko kotoia erabili eta ospakizunaren ostean erraustuz. Kristaugai bat baino gehiago dagoanean, garbitasun eta desinfekzino neurriak muturreraino eroan Bateo batetik bestera.

Bai. Aforoari eta gomendatutako gizarte tarteari buruzko arauak errespetatuz. Olioaz igurzteko, erabilera bakarreko kotoia erabili eta ospakizunaren ostean erraustuz. Sendotza hartzen dabenak bat baino gehiago diranean, kontatu bakotxaren ostean eskuak desinfektatu.

Bai. Arau kanonikoak eta une bakotxean indarrean dagozan osasun arauak errespetatuz. Osasun Kontseilaritzaren 2020.eko ekainaren 18ko Aginduaren arabera, ezkontzak ospatu daitekez baldin eta guztira sartu daiteken jente-kopuarem %75a gainditzen ez bada

Ezkontza-erritua ospatzean, osasun arloko agintarien ezarritako garbitasun eta prebentzinorako neurriak beteko dira, esate baterako, gizarte tarteari, eskuen garbitasunari eta arnas etiketari dagokienez.  

Eraztunak eta ezkontza-horniak bakarrik ezkontideek erabiliko dabez eskuetan. Senar-emazte eta lekukoen sinadurarako aurretik eskuak desinfektatzea eta euren boligrafoa erabiltea gomendatzen da. Hori ezin bada, boligrafoa erabilera bakotxaren ostean desinfektatu. Agiriak emoterakoan kontu handiz ibili.

Bai. Ohikune laburrarekin eta Olioa emoteko erabilera bakarreko kotoia erabiliz. Osasun arloko agintariek ezarritako babes-neurriak kontuan hartuz (maskara metro eta erdiko tartea gorde ezin danean, eskuen desinfekzinoa eta arnas-etiketa).

6.- Otoitz egiteko eta Sakramentu guztiz Santua gurtzeko Eleizara joateari buruz

Bai. Baina garbitasun eta aforoaren inguruko osasun neurriak eta eleizetarako jarraibide orokorrak bete behar doguz, jente pilaketa saihesteko. Otoitzari eta gurtzari dagokiozan eremuak markatzea komeni da. Parrokia bakotxak erabagiko dau ordutegi jakin batzuk ezartzea komeni dan ala ez.

Markak jartea gomendatzen da, fededunek ez daiezan eleizetako ez irudi eta eskulturak, ez beira-arasak ikutu, kutsatzeak saihesteko.

7.- Parrokietako bulego eta lokaletako jarduerei buruz

– Aireztatze, garbitze eta desinfektatzerako neurri egokiak hartu, bulegoaren ezaugarrien eta euren erabileraren arabera.

– Guztientzat diran leuetan guztira sartu daiteken jente-kopuruaren %60a sartuko da eta neurriak hartuko dira pilaketak saihesteko.

– Eskura jarri behar dira gel hidroalkoholiko edo desinfektatzaileak.

– Ezinbestekoa da aurretik hitzordua egitea eta maskara eroatea eta maskara derrigorrizkoa da lagun arteko gitxieneko metro eta erdiko tartea gorde ezin bada.

– Nahitaezkoa da maskara erabiltea jenteari arreta eskaintzen jakonean eta sakramentu-adiri eta liburuak erabilten diranean. Ziurtagiriak eta inskripzinoak egiteko sakramentu-liburuak erabili behar diranean, beti batek erabili daizala, aurretik eta ostetik eskuak desinfektatuz.

– Lagun batek baino gehiagok erabilten dituan ordenagailu eta dispositiboak desinfektatu egin behar doguz erabilera bakotxaren ostean.

– Pertsona edadetuek edo arrisku taldeetan dagozanek parrokietako bulegoetan ez daiela jarduerarik izan gomendatzen da eta, dana dala, prebentzino-neurriak muturrera eroan daitezala.

Pastoral Barruti edota parrokia bakotxak erabagi ahal izango dau ze jarduerari eutsiko deutsan era birtualean. Ahal dan neurrian, telefono bideko arretari eustea gomendatzen da eta bakarrik behar-beharrezko batzarrak egitea jentearekin. Bateo edo ezkontza aurreko batzarrak deitu daitekez.

Dana dala, kontuan hartuko dira gomendatutako neurriak:

.-  Parrokietako lokaletan edo antzekoetan, gehienez 25 lagun batuko dira, lagun arteko 1,5 metroko tartearekin. 

.- Hitzaldi-areto edo antzoki erako lokaletan, guztira sartu daiteken jente-kopuruaren %60a sartuko da, lagun arteko gitxieneko 1,5 metroko tartea gordez (etxe berean bizi diranen kasuan izan ezik).

.- Arauak jarraitu eta eskuak garbitu eta desinfektatu

.- Nahitaezkoa da maskara erabiltea lagun arteko metro eta erdiko tartea gorde ezin danean.  

.- Erabilera bakotxaren ostean batzar-gela garbitu

.- Eskuz esku dabiltzan urrutiko aginteak eta dispositiboak desinfektatu

.- Aretoa aldez aurretik gordetea gomendatzen da.

Bai, garbitasun, desinfektatze eta metro eta erdiko gizarte tarteari dagokiozan neurriak zorrotz beteten badira eta gainazalak, eserlekuak, heldulekuak, etengailuak, e.a., kontu handiz garbitzen badira. Batzarra deitzen dauan taldea arduratuko da batzarraren ostean gela garbi eta desinfektatuta geratu daiten, eta beti egongo da arduradun bat arauak bete daitezan.

Ez dira dagokion gelan guztira sartu daiteken jente kopuruaren %50a gainditzen daben taldeak batzartuko.

8- Bisita turistikoei eta bisita gidatuei buruz

Kultu-etxeetan bete behar diran garbitze, aireztatze eta desinfektatzerako neurriez gainera, bisita turistikoak onartzen dabezan eleiza, ermita, santutegi eta eremu erlijiosoetan Osasun Kontseilaritzaren 2020.eko ekainaren 18ko Aginduan, guztira sartu daiteken jente-kopuruaren %60a  sartzea baimenduz, jasotakoa kontuan hartuko da.  

Taldeetan ez da 30 lagunetik gora egongo eta lagunen artean beti gordeko da metro eta erdiko gizarte tartea.

Eraikinaren ezaugarriak dirala-eta, aforoa %60ra murriztuta be gomendatutako tarterik gorde ezin danean, lagunen arteko segurtasun tarteari eustea lehenetsiko da gehienez zenbat lagun sartuko dan ebazterakoan.

Bai, baina garbitasun arauak bete eta gizarte tartea gordeko dabe.

Bai, batez be metro biko tartea gorde ezin bada.

Bai. Metro eta erdiko gizarte tartea bermatzeko, baina sakelakoan aktibatzen diran audio-gidak badagoz be.

Bai. Holan ez dabez ikutuko eta ez dira kutsadura-iturri izango.

Jarduera garatzen dan bitartean ez da audio-gida, liburuxka edo eskuz esku ibili daiteken antzeko materialik banatuko. Audio-gidarik egon ezkero, ahal bada, egokitu eta lagun bakotxaren sakelakoan aktibatu daitela.  

Gomendatutako garbitasun eta desinfekzino neurriak bete behar dira eta lagun arteko metro eta erdiko tartea gorde.

Bai. Eta kontuan hartu behar dira historia-arte ondarerako eta kultura ondasunetarako beren-beregi hartutako arauak.  

9- Bisita turistikoei eta bisita gidatuei buruz

Bai. Baina Euskadiko Autonomia Erkidegoan gaua emotea dakarren jarduera edo kanpamenturik ez antolatzea edo probintzia arteko joan-etorria eskatzen daben jarduera edo kanpamentuetan ez parte hartzea gomendatzen da. Gotzain Kontseiluak 2020.eko ekainaren 9an emondako aholkuak eta Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzak argitaratutako eranskinak kontuan hartuko dira.

Bilbao, 2020.eko ekainaren 19a

[1] Gotzainaren 2020.eko ekainaren 19ko AGINDUA (sartu daiteken jente-kopurua eta 2 metroko tartea aldatu behar dira).

   Lehendakariaren ekainaren 18ko 14/2020 AGINDUA: normaltasunerako prozesuko Egitasmoaren 3. aldia bertan behera geratzen da,  alarma-egoeran hartutako neurriak bertan behera geratzen dira eta 2020.eko ekainaren 19ko 00:00etan normaltasun barrian sartzea ezartzen da.

   Osasun arloko Sailburuaren 2020.eko ekainaren 18ko AGINDUA, normaltasun barrirako prozesuko Egitasmoan 3. aldia gainditu ondoren, COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko ezinbesteko prebenzino-neurriei buruz.

   Gotzain Kontseiluaren aholkuak (2020.eko ekainaren 9a) udaldian gazteekin egin daitekezan jarduerei buruz eta eranskina, Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzak aholkatutako prebentzino-neurriekin.