Galderak eta erantzunak

1.- Parrokietako bulegoak zabaltzea

Neurrien arintze eta normaltasunera igarotzeko 2. aldiari ekitean.

Beti. Lekuak eta teklatuak, arratoiak, telefonoak, ateen heldulekuak, txorrotak, aulkiak, mahaiak, e.a. erabili ondoren garbitu eta desinfektatu.

Bai. Ezinbestekoa da aldez aurretik hitzordua hitzartzea, lagun larregi pilatu ez daiten. Bulegoetako ateetan kartela jartea gomendatzen da, aldez aurretik hitzordua hartzea ezinbestekoa dala jakinarazoz eta horretarako ordutegiak eta eskatzeko telefonoa edo helbide elektronikoa jarriz.

Ez leuke inork egon behar. Baina, dana dala, non jarri daiteken markatu, segurtasun-tarteak (metro 2) errespetatuz.

Bai eta osasun-neurriak gogoratuko deutseguz bulegotetara joaten diranei. Neurrion barri emongo dauan kartela ipintea komeni da.
Ezinbestekoa da pertsonen artean metro 2ko tartea gordetea ahalbideratzen dauan lokala erabiltea. Ezin bada, lagun guztiek maskara jarrita eukiko dabe.

Bulegoetako ateak ez dira itxita egongo, helduleku eta eskutokiak ikutzea saihesteko. Konfidentzialtasuna bermatzeko, erdi irekita egongo dira.

Bai, metro biko distantzia ezin badaiteke gorde behintzat.
Bai. Ahal izan ezkero, eskularruak eta maskara jarrita. Kutsatzea saihesteko, lagun bat izendatuko da eta berak bakrrik erabiliko ditu liburuak eta lana antolatu egingo dau, egun berean liburuei lotutako jarduera guztiak egiteko: ziurtagiriak, albo-oharrak, e.a.

Maskara erabili beti. Eskuak desinfektatu (edo eskularruak) liburuak erabili orduko eta ondoren.

Ez erabiltea hobe. Erabili behar izan ezkero, erabilera bakotxaren ostean, desinfektatu.

2.- Ezkontza-agiriak bideratzea

Hurran dagoan egunen baterako programatutako eta beste eleizbarruti batzuetara bialdu beharreko agiriak

Bai, baina segurtasun-tarteak gordez. Kontuan izan lekukoen autortzan senar-emaztegaiak sekula ez dirala aurrean egongo. Normalena, lekuko bakotxak pribatuan deklaratzea da.
Bai. Hobe da bakotxak sinatzeko bere boligrafo urdina –Bic edo antzekoa- eroatea.
Bai, baina kontu handiz ibili agiriak erabiltean edo trukatzean, eskuak desinfektatuz, e.a.
Beste lekuan aldez aurretik hitzordua eskatu eta beti lagun bat bakarrik joango da.

3.- Batzarrak parrokietako lokaletan

Bai, baina behar-beharreko batzarrak baino ez dira lokaletan egingo.
Lokalean zenbat lagun sartu daiteken kalkulatu eta bigarren fasean, herena sartuko da eta hirugarren fasetik aurrera, erdia.
Osasun- eta garbitasun-neurriak –segurtasun-tartea, jentea ez pilatzea, sartu-urtenak antolatzea, e.a.- jasoten dabezan kartelak jartea komeni da.
Bai. Batzar bakotxaren ostean, lokala garbitu eta desinfektatu, batez be, eserlekuak, mahaiak, ordenagailuak, pantaila eta kainoien urrutiko aginteak, e.a.

4.- Bateo eta ezkontza aurreko batzarrak

Bigarren alditik aurrera.
Lokal bakotxean zenbat lagun sartu daiteken kontuan hartu behar dogu. Bigarren aldian, sartu daitekezan guztien herena sartuko da eta, hirugarrenetik aurrera, erdia. Eta beti be, derrigorrezko tarteari eutsiz. Jentea ze lekutan ezin daiteken jarri markatzea komeni da
Osasun- eta garbitasun-neurriak –segurtasun-tartea, jentea ez pilatzea, sartu-urtenak antolatzea, e.a.- jasoten dabezan kartelak jartea komeni da.
Hobe da aurretik posta elektronikoz bialtzea. Hau ezinezkoa bada, indarrean dagozan osasun-neurriak kontuan hartu.
Hobe da lagun bakotxak bere boligrafo eta materiala ekartea. Dana dala, erabili ondoren desinfektatu.
Bai, bilerara sartzean eta bilerarik urtetean.
Bai, bilerara sartzean eta bilerarik urtetean.
Bai. Eta zabor-poltsa jarrita dauan zakarrontzia egotea gomendatzen da.
Biziki gomendagarria da batzarrean dagozan guztiek maskara jantzita eukitea.
Bai. Batzar bakotxaren ostean, batzar-aretoa garbitu eta desinfektatu egin behar dogu, batez be jarlekuak, mahaiak, ordenagailuak, pantaila eta kanoien urrutiko aginteak, e.a..

2020.eko maiatzaren 25a