Gabonak baino aste batzuk aurretik, mutiko edo neskato austriar bat Jesusen Jaiotza gertatu zan Jerusalengo haitzulora joaten da, Bakearen Argia jasotzera. Gero, Vienan egiten dan ospakizun ekumenikoan, ekimen honetan parte hartzen daben herrialdeen artean banatzen da.
Bakearen argia ume eta gazteak bakean hezteko aukerea da eta berau ezinbesteko urratsa dogu munduan bakea eraiki ahal izateko. Gainera, jarduera honen bitartez, Gabonen benetako sena helarazi gura jake taldeei, familiei, herriei eta auzoei.