En estos tiempos duros de pandemia, nos llegan noticias esperanzadoras sobre la mejora de la situación sanitaria, que posibilita la recuperación, con las debidas precauciones, de algunas actividades habituales en la vida eclesial. Es el momento de culminar de la mejor manera posible, en un espíritu de comunión y caridad, las tareas pastorales que se han visto alteradas notablemente durante este periodo.

En la fase actual de desescalada de las medidas restrictivas, el Gobierno de España ha dictado unas disposiciones que afectan a los centros de culto y a la actividad pastoral en dependencias parroquiales. En este marco, la Conferencia Episcopal Española ha dado a conocer un documento orientativo, especificando importantes “medidas de prevención para la celebración del culto público en los templos católicos”. En nuestra Comunidad Autónoma, los obispos de Bilbao, San Sebastián y Vitoria hemos consensuado con el Gobierno Vasco un acuerdo para implementar medidas destinadas a la prevención de contagios y a la protección de la salud. Por todo ello, es necesario adoptar las siguientes 

DISPOSICIONES 

1. Implementar las medidas de prevención propuestas por la Conferencia Episcopal Española, así como las recogidas en el acuerdo con el Gobierno Vasco y lo dispuesto por el Gobierno de España. Acuerdo Diócesis- Gobierno Vasco anexo.  

2. Reiniciar el culto público en los templos el próximo 11 de mayo, coincidiendo con el inicio de la fase 1 de desescalada, observando las medidas dispuestas en los documentos anexos. Anexo 1 Anexo 2

3. Restablecer las eventuales actividades pastorales en las dependencias parroquiales el 25 de mayo, coincidiendo con el inicio de la fase 2 de desescalada, observando las medidas dispuestas en los documentos anexos. Anexo 1 Anexo 2

4. Prolongar la dispensa del precepto dominical. 

5. Las situaciones eclesiales son muy diversas y la implementación de estas medidas deberá necesariamente adaptarse a los diferentes contextos. En cualquier caso, deben respetarse siempre las medidas sanitarias de protección.

6. Estas disposiciones estarán vigentes hasta la finalización de todas las fases de desescalada.

 Bilbao a 6 de mayo de 2020

+ Mario Iceta Gabicagogeascoa

Obispo de Bilbao

Pandemiak baldintzatutako sasoi gogor honetan, osasun-egoerari dagokionez hobekuntza ikusten dala-eta, barri itxaropentsuak jasoten dihardugu eta horrek, ezinbesteko neurriak hartuta, eleiz bizitzako ohiko hainbat jarduerari berrekiteko aukera emoten deusku. Aldi honetan nabarmen aldatu jakuzan pastoral eginkizunak, alkartasun eta maitasun senez, ahalik eta ondoen burutzeko unea da.

Neurri murriztaileak arindu eta zelanbaiteko normaltasunerako bideko aldi honetan, Espainiako Gobernuak kultu-etxeetan eta parrokietako lokaletako jardueretan eragina daben xedapenak kaleratu ditu. Esparru honetan, Espainiako Gotzainen Batzarrak agiri orientagarria ezagutzera emon dau, “eleiza katolikoetan kultu publikorako prebentzino-neurri” garrantzitsuak zehaztuz. Gure Autonomia Erkidegoan, Bilbao, Donostia eta Gasteizko gotzainok akordioa adostu dogu Eusko Jaurlaritzarekin, kutsatzeen prebentzinorako eta osasunaren babeserako neurriak garatzeko. Guzti horregaitik ezinbestekoa da ondorengo xedapenak hartzea:

XEDAPENAK

1. Espainiako Gotzainen Batzarrak proposatutako, Eusko Jaurlaritzarekin hitzartutako akordioan jasotako eta Espainiako Gobernuak aurkeztutako prebentzino-neurriak garatu. Agiriok eranskin erara aurkezten dira.

2. Datorren maiatzaren 11n, neurriak arindu eta normaltasunerako bideko lehenengo aldiagaz bat, eleizetan kultu publikoari berrekin, eranskinetan jasotako neurriak kontuan hartuta. Eraskin 1 Eraskin 2

3. Parrokietako lokaletan egin daitekezan jarduerei maiatzaren 25ean berrekin, neurriak arindu eta normaltasunerako bideko bigarren aldiari ekitean, eranskinetan jasotako neurriak kontuan hartuta. Eraskin 1 Eraskin 2

4. Eleiztarrak domeka gorde beharretik parkatu.

5. Eleiz egoerak askotarikoak dira eta neurriok lekuan lekuko testuingurura egokituta garatu beharko dira. Baina neurriok ulertu eta gauzatzerakoan, erabateko arduraz jokatu beharra dago, babeserako osasun neurriak betez.

6. Xedapen honeek indarrean egongo dira neurriak arindu eta normaltasunerako bideko aldi guztiak bete arte.

Bilbon, 2020.eko maiatzaren 6an

+ Mario Izeta Gabikagoxeaskoa

Bilboko Gotzaina