Lau astez, honako hau proposatzen deutsuegu: 

   Bineta honek Ane eta bere familia protagonista dauzan istorio bat kontetan dau, gogoeta egitera konbidatzen gaituen eguneroko egoegaz. 

   Etxean alkarregaz irakurtzeko mikrokontakizun bat, eszenari bizia emoten diona eta aste bakotxeko gako-hitzagaz bat egiten dauena:  Itxaropena, Harrera, Poza eta Maitasuna. 

    Familian berba egiteko galdera iradokitzaileak.  

  Elementu ebakigarri bat (kandela, bihotza, gozokia eta hazia) zuen Jaiotzan jartzeko, bizitakoaren sinbolo gisa. 

    Familian partekatzeko otoitz erraza. 

Ibilbide hau Bizkaiko Caritasen kanpainan amaitzen da: “NaVIDAd en COMUNidad – Bizi Batera”, komunitatea aniztasunetik eraikitzera gonbidatzen gaituena.